Mesedeetako Ama Birjinaren Eliza

Areetako Etorbidea, nº 1
Areeta (Getxo) - Bizkaia


 
 


Ekonomia

Eliztar talde bat arduratzen da ekonomiaz eta egin beharreko lanaz. Hilero batzartzen dira eta parrokoa horren burua da.

Parrokiako ekonomia sostengatzen da eliztarren diru-ekarpenekin edo diru-bilketekin, lehendabiziz.
Horrekin batera badira 500 bat familia euren ekarpena helbideratu dutenak, urtero, hilabetero edo hiru hilez behingo. Azkenik, beste batzuek laguntzen dute unean uneko diru-ekarpenekin bai parrokiarako bai premia berezientzat edo elizbarrutiko diru-bilketentzat. Laguntzeko bi eredu horiek, pertsonalizatuak izateaz gainera, bere abantaila da %30era zerga arintzen dutela baldin eta zergadunaren datuak agertzen badira. Kasu horretan, parrokiak apirila aldean egiaztagiri bat bidaltzen du Ogasunean aurkezteko.

Era berean, badira eliztarren diru-ekarpenak euren hildakoen alde mezak egiten direnean.

Ekonomia alorrean gorapaitzeko da diru-bilketa zenbatzen duten emakumeak, euren burua eskaintzen dutena eliza barruan egiteko diru-bilketa, eta horrekin batera, musu-truk arduratzen direnak loretaz, objektu liturgikoak garbitzeaz eta eliza barruko apinketaz.

Urtean behin eliztarroi jakinarazten zaie zeintzuk diren parrokiako kontuak, nahiz eta argibide eskatu ahal den edozein unetan.