Historia

ELIZA BAT AREETAN

Felix Acha apaiz jaunaren “Recuerdos de las Arenas” liburuan azaldu bezala, 1886. urteko urtarrilaren 11ra jo behar dugu, Mesedeetako Ama Birjinaren Eliza zen horri buruzko lehen aipamen bat topatzeko. Getxoko Udalaren agiri batek ematen du ofizio baten berri. Horren bitartez, “Areetan eliza bat gauzatzeko plano batzuk” bidali ziren. Ofizio hori 1886. urteko otsailaren 25ean onetsi zen. Aldundian dagoen ondorengo beste agiri baten arabera, badirudi urte horretan bertan eraiki zela Tenplua. Eraikina nabe bakarrekoa izan zen, estilo neogotikoan egina eta Severino de Achucarro arkitektoak diseinaturikoa..

Itxura orokorra

Tenplu hori Algortan kokaturiko Bariko San Nikolasen “filiala” zen elizako hierarkiari dagokionez. Azken eliza horretako apaiz Juan Jose Arechederra jauna izan zen. Tenplua oso xumea eta txikia izan omen zen, beraz, 20 urte igarota, jada ez zien erantzun egokirik ematen eliztarren beharrei. Biztanleriak gora egiten zuen, eta, horregatik, Eliza zabaltzea jorratu zen; horrela, gurutze latindarrean egitea ekarri zuten beste bi nabe izatera igaro zen, eta sakristia nahiz eliz ataria ere hartu zituen. Gastuak eliztarrek emandako diruarekin eta Udalak 1906. urtean emandako 10.000 pezetako laguntzarekin ordaindu ziren. Udalak lagundu izan zuen aurretik ere San Nikolasen eta San Ignazioren elizekin, Negurin.

Obrek aurrera egin ahala, geroz eta handiagoa zen eliza hau Parrokia bihurtzeko nahia. Telleriak, Gonzalezek, Aznarrek eta Ubietak eratutako batzorde batek bere gain hartu zuen gaia Gotzainarekin jorratzeko ardura. Saiakerak ez ziren amaiera egoki batera iritsi 1913. urteko urtarrilaren 1era arte, izan ere, orduan bihurtu zen adierazitako nahi hori errealitate. Edonola ere, Gasteizko Gotzaintzaren Aldizkari Ofizialean ez zen 1912. urtera arte azaldu. Garai hartan, gotzain Jose Cadena y Eleta jauna zen, eta lehen parrokoa, berriz, Manuel del Moral Ansoleaga jauna.

Elizbarrutiko agiriak adierazten du “ Algortako lursail sakabanatuan zeuden biztanle, kapera, eliza eta oratorio guztiak Parrokia berriarenak izatera igarotzen zirela”. Santa Ana auzoak aspalditik zuen bere Eliza, eta Mesedeetako Elizaren mendeko ermita izaten jarraitu zuen une horretatik aurrera eta parrokia berri bat eraiki zen arte. Aurrerago, 1916. urtean, dorrea eraiki zen, Tenplua nabarmentzeko.

Hondamena

1937. urteko ekainaren 16ko goizaldeko 3:00ak aldera eta gerra zibilaren barruan, Eliza erre egin zuen Malatestaren batailoiak. Hori dela eta, hondakinak eta argazkiak besterik ez ziren geratu jatorriko Eliza neogotiko zahar hartatik.

 

 

 

MESEDEETAKO ELIZA (tenplu berria)

Antonio Garcia Zarate parroko jaun berriarekin, tenplu berri baten eraikuntzak bultzada jaso zuen. 1939. urteko abenduaren 21ean, “Fabrikako Batzordeari atxikitako Zuzendaritza Batzordea” eratu zen.

Une hartan, hasiera batean, Itsas Kluba, Romoko Aingeruen Kapera eta Gizarte Etxea (egun Musika Eskola) atondu ziren, hurrenez hurren, elizkizunak egiteko. Laguntzaileen zerrenda ikaragarria izan zen, gainditu beharreko arazo ezberdinena bezalaxe.

Xehetasun gehiagoko azterketa bat egin nahi izanez gero, liburu honetara hurbiltzea gomendatzen dugu: “Arquitecturas de Posguerra, La Iglesia de Nuestra Sra. de las Mercedes” Maite Paliza Monduatek idatzia eta Getxoko Udalak editaturikoa.

Elizaren kanpoaldea

Historia honen une gogoangarri bezala, tenplu berriaren inaugurazio sinbolikoa azpimarratuko genuke, 1944. urteko irailaren 24an. 1948. urtetik aurrera, horma hobiak eta lurperatzeko kaperak prestatzen hasi ziren Kriptan. 1949. urtean prest zegoen jada erdiko nabea.
Urte horretan bertan inauguratu zen kanpaien dei elektrikoa. 1954. urtean, Lopez Sanchez Avecillari bataiategiko murala egitea agindu zitzaion. 1955. urtean, Aldare Nagusirako konponbide ornamentala zen kezka. Eztabaida sakonak egin eta gero absidea margotzea erabaki zenean, lehiaketa mugatua egitea erabaki zen. Bertan, San Fernandoko Arte Ederren Akademian pintura muralaren irakasle izandako Vazquez Diazen ikasle nabarmen izandako Alfonso Ramil Garin suertatu zen irabazle. Ramil XX. mendeko bigarren erdialdeko mural margotzaile ospetsuenetako bat da, eta “arrautzetan tenplatzeko” pintura teknika erabili zuen. Ondoren, mural margotzaile berdinari agindu zitzaizkion Elizako lan desberdin, hil zen arte.

 

ARKITEKTURA

Elizaren kanpoaldea

Ipar fatxada. Garamendiren jatorrizko proiektuan, fatxada hau bi gorputzeko, hiru kaleko eta hiruki itxurako frontoi itxi bateko erretaula modura diseinatu zen. Bost horma hobi zegoen, zutabe jonikoak eta dorikoak alde banara edukiz.Elizaren kanpoaldea

Garamendi arkitektoa hilda, eta Galindez erretiroa hartuta zegoenez, bere ilobak hartu zuen lana, Jose Maria Chapak, eta baita Angel Cortazarrek ere. Horiek egungo fatxadak sartu zituzten, korronte berritzaileagoak erakutsiz (1953).
Egungo ipar portada erdi-puntuko arkuaren forma duen profil handi baten barruan kokatzen da, dobela bidezko zatiketa bat disimulatuz. Ez zen zutabe edota horma hobirik egin, eta tenpluaren kanpoaldetik apaingarri ugari desagertu zen, adibidez pinakuluak, piramideak eta esferak, hain zuzen ere XVII. mendeko lehen erdialdeko barrokoan –barroko herreriarra– berezkoak. Arku dintelduaren gainean, Mesedeetako Ama Birjinaren eta Haurraren goi erliebe bat babesten duen horma hobi bat dago. Goi erliebe horrek nolabaiteko modernotasuna du, eta gozotasuna eta dotorezia erakusten ditu. Vicente Larrearen obra da, eta hark Elizaren barrualdeko dekorazioan ere parte hartu zuen.
Erdialdeko portadari, Chapa eta Cortazarrek konponbide berdina eman zioten: dinteldua dobela bidezko zatiketa handi bat disimulatzen duen erdi-puntuko arku handi baten barruan. “Diamante puntaren” dekorazioa sartu zuten kontrahorma eta portada batzuetan.

Tenpluaren barrualdea

Tenpluaren barrualdea

Oin nagusiko 2075 m2-ko azalera du. Gurutze latindarreko eliza da, nabe bakarrekoa, erdiko ganga duen gurutzadurarekin eta presbiterioarekin. Presbiterioaren oina borobila da barrualdean eta poligono itxurakoa kanpoaldean. Kontrahormen alde banatara hiru kapera dago. Elkarren artean komunikaturik daude erdi-puntuko arku txikien bitartez. Eskorialeko elementu horrek kaperak gaitzen ditu.

Gangak osoak dira, lunetekin eta “Bainu termal” izeneko leiho handiekin. Horietan beirateak daude. Eskoriala imitatzen saiatzen dira gangako xaflek eta ganga barrualdea dekoratzen duen kasetoidurak.

Zoladurak diseinu geometrikoa du, marmol beltz eta zuriekin egina.

Presbiterioa borobil perfektua da oinean, eta estilo klasikoko obra bat da.

Mural del Ábside

Hormako Absidea

Dimentsio handiko mural bat da: 400 m2. Deformazioengatik eta prozedurengatik, teknika eta perspektiba handia behar ditu. Margotu beharreko azalera horma hobi handi batek eratzen du, 20 m2-ko orratza eta 19 metroko perimetroa dituena. 9 solairuko mekano-tutuen aldamio gainean egiten da, eta horrek lana ezin ikustearen zailtasuna dakar. 1957. urtean amaitu zuten.
Konposizioaren gaia XIII. mendean Mesedeetako Ordenaren fundatzaile izandako Ama Birjinaren zerurapena da, San Pedro Nolaskoren eskutik.

Hormako Absidea

Guztira 168 irudi dira. Goialdean, Hirutasun Guztiz Santua dago, hiru goiaingerurekin, San Joan Bataiatzailearekin, San Joserekin, Lau Ebanjelariekin eta Apostoluekin. Behealdean, Aragoiko Jaime I.a Erregea, Peñaforteko Raimundo eta San Pedro Nolasko, mesedeetako ordenaren sorreran esku hartzen dutenak hain zuzen. Murala amaitzeko, behealdeeneko tokian, esklaboen askapenari heltzen dioten eszenak ageri dira, mertzenarioak kateak askatzen hain zuzen.

Hormako Absidea

Tonu kolorista, diskretu eta itzalien paleta aberatsa erakusten duen multzoaren konposizio argitasuna azpimarratzekoa da, oreka, handitasuna eta irudien arintasuna transmititzen duten forma zapal eta eskematiko gainean. Hirutasun Guztiz Santua nagusi den ardatzean zentralizatutako hiruki gainean, pertsonaia nagusiak hierarkizatzen dira. Mesedeetako Andra Mariaren eta Haurraren tailu ederra nabarmentzen da erdialdean; Ricardo Iñuriak egina da.

 

Espiritu Santuaren Etorreraren Murala

Espiritu Santuaren Etorreraren Murala

Ekialdeko atetik sartzerakoan ikus dezakegun oihala da. Ramilek egin zuen 1970. urtean. Garaieragatik eta lurzorutik hamar metrora bitarteko perspektibagatik garrantzi handiko beste lanetako bat da. Ehun metro koadro ditu, eta Espiritu Santuaren Etorrera irudikatzen du Apostolu-kolegioaren gainean. Irudiek, bakoitzak, hiru metro inguruko neurria dute.

 

 

Gurutziltzatzearen Murala

Gurutziltzatzearen Murala

 

 

Azken Judizioaren Murala

Azken Judizioaren Murala

Ramilen lana, 1969. urtekoa. 
Ñabardura zuri eta griseko tonu urdinxken atzealde gainean, Azken Judizioari buruz Itun Berriak aipatzen duen ikonografia irudikatzen da. Kristo nagusi da konposizioko eszenan.

 

 

Jesusen Bihotzaren aldarea

Jesusen Bihotzaren aldarea

Guztiz Santuaren kapera da, gurutzaduraren besoan. Nabarmen ageri dira Jesusen Bihotzaren irudia, tamaina handian. Estiloa modernista da, eta egur polikromatuko izpien atzealde gainean ageri da. Vicente Larrearen obra da.
10. foto nuestra

 

 

Ama Birjinen kaperaK

Hainbat pertsonaren interesaren ondotik, ama birjinaren gaia erreferentziatzat zuten hainbat kapera egin zituzten. Haietako bakoitzaren konposizioa eta pintura Ramilenak dira. Hark pintura akrilikoa erabili zuen kasu honetan.

Irudiak, hainbat dohaintzatan eskuratutakoak, tailer ezberdinek egin zituzten. Eskuinaldean Begoñako Ama Birjina dago (Jose Larrearen tailua), 1962. urtekoa. Ondoan, Fatimako Ama Birjina dago, arrosarioaren gaiarekin. Ezkerraldean Lourdeseko Ama Birjina eta, ondoren, Pilarreko Ama Birjina.


Fátima Ama Birjinen kapera Lourdes Ama Birjinen kaperaPilar Ama Birjinen kaperaBegoña Ama Birjinen kapera

 

 

 

 

 

 

Seme Hondatzailearen Aitaren kaperaSeme Hondatzailearen Aitaren kapera

2010. urteko irailaren 24an inauguratua, mural hau Iñaki Garcia Erguin bilbotarraren obra da. Olio pinturan egindako irudikapena da, aglomeratu fenolikoko 12 taula gainean. Horiek guztiek espazio bakarra izatearen itxura ematen dute, 5,92 x 3,60 metrokoa hain zuzen. Oihalaren atzealdea akriliko beltz matea da. Aitorlekuen zonan kokatuta, Aita Errukitsuaren parabolari heltzen dio, edo seme hondatzailearen itzulerari. Konposizioa zazpi pertsonaiak eratzen du. Adierazgarriena erdiko irudia da: harreran hartzen duen aita, trazu gorriekin nabarmenduta, maitasunaren ezaugarri. Semea belauniko dago, generoa argitzeko ezaugarririk gabe eta jantzi zuria zikin. Aitaren gainetik, anaia nagusiaren irudia iradokitzen da, hark ez baitu adiskidetasun berria onartzen. Konposizioan ageri diren gainerako irudiek komunitate edo familia kristaua irudikatzen dute.

 

Bataiategiko murala

 

Bataiategiko murala

Tenpluan egindako lehenengoa izan zen, eta 1954. urteko data du. Lopez Sanchez Avecillak pintatutakoa da. Teknikaren aldetik, abangoardiak islatzen ditu, surrealismoarekin eta amets giroarekin batera.

 

 

 

APAINDURAKO BESTE ELEMENTU BATZUK

BeirateakBeirateak

Goiko leiho handiek hamar beirate dituzte. Ramilek diseinatu zituen ere, eta gauzatzea Vidrieras del Arteren esku geratu zen. Neurri batean, Ama Birjinaren letaniei buruzkoak dira. Gurutzadurako beirateetan ebanjelarien sinboloak ageri dira.

 

Gurutze Bidea

Gurutze Bidea

1964. urtean, Ramilek Gurutze Bide eder eta abangoardista egin zuen, eskematizazioko joerarekin. Hamalau geralekuak dira, eta jatorriko elementu gisa Colmenarreko harri gaineko lana erabiltzen du, kolore gisa lurrak sartuz. Geraleku bakoitzak 1,30 bider 2,40 metroko neurria du.

 

Andre Maria Doloretakoaren Tailua

Andre Maria Doloretakoaren Tailua

Jesusen Bihotzaren aldaretik gertu kokatzen da. Tamaina naturalekoa da, eta Quintin de Torre eskultore bilbotarrari egotzitako obra da.

 

 

Kristo gurutziltzatua

Kristo gurutziltzatua

Ama Birjinaren ondoan kokatuta, Epalza de Arrancudiaga familiatik dator.

 

Erlojua brontzean

Erlojua brontzean

Ramilen lana, brontzean urtua, 1959. urtekoa. Formatua karratua da, mahats mordo eskematikoekin eta arraiekin erpinetan. Hori guztia Kristoren sinbologiarekin uztartuta dago.

 

Organoak

Organoa

1956. urtean fabrikatu zuen Organeria Española enpresak, eta Madrilgo Real Antzokitik kendu zuten. Parrokiari laga zitzaion eta 1988. urtean instalatu zuten. 3.500 tutu ditu. Erabilera liturgikoa du, eta urtean kontzertu programazio bat bada. Javier Mugica jaunak, Hammond etxearen emakidadun, erositakoa ordezkatu zuen.

Hark 1949. urtean erosi zuen aurreko organoa eta 250.000 pezeta ordaindu ziren harengatik. Gaur egun Koruan dago.

 

1949an  parrokiako  lan  batzordeak  erabaki  zuen  organo   elektroniko  bat   erostea, Hammond organoaHammon markakoa , ospakizun liturkigoetarako.

Eliztar askok ezagutu zuen 1988-1989an koruan alboratu zen arte, organo hodidun bat instalatu zutenean. Arestian berreskuratu izan da ahaztetik eta hautzatik, marka hori ezagutzen duten eibartar batzuen lan eskuzabalari esker. 2012ko urtarrilaren 21ean, 19:45ean, bere armoniaz ohartu eta gozatu genuen, Pedro Guallar Otazuk aparteko kontzertu batean, programa zabal eta zainduaz, erakutsi zigun musika-tresnak dituen sekulako  aukerak.

 

KriptaPlafoiko pintura

Kripta

1948. urtean hasi ziren jada lanean, horma hobiak eta lurperatzeko kaperak edukiko zituen kripta bat atontzeko. Ideia hau Gasteizko gotzain izandako Javier Lauzirica Torrealba jaunarengandik sortu zen, hain zuzen ere 1941. urteko maiatzaren 14an egindako bisitan.

Artearen aldetik, nabarmentzekoa da Zubizarreta sendiaren kapera.

Luis M. Iñiguez Paiolle jaunak egindako dekorazioak eta programa ikonografikoak itsasoko gaiei heltzen die.

Plafoiko pintura Aranoarena da.

Zubizarreta sendiaren kaperaZubizarreta sendiaren kapera

 

Eta Tapia sendiaren kapera.

Tapia sendiaren kapera